Lepaluze Taldearen Aurkezpena

kaixo

Solasaldi batean, zer egongo ote zen “......gustatuko litzaidake” delako horren atzean jakin nahian ari ginela, geure beharrak nola ezagutu eta asetu deskubritzen hasi ginen.

KEB (CNV) filosofian oinarrituta eta emakume izatearen aniztasuneaz gozatzeko, emakume taldea osatzeko planteamendua sortzen hasi ginen. (elkar komunikazioaz , enpatiaz, erantzukizun pertsonalaz ,maitasunez ,samurtasunez ,...)

Emakume izatearen gizarte honetako modu bakarraren estereotipo estu eta txiki honekiko emakume intsumisoak eta anitzak gara. Geure bide pertsonala aurkitzea eta garatzea nahi dugu.

Taldea nola antolatu eta nola nahi genuen izan pentsatzerakoan , auto gestionatua, malgua,asanblearioa, norbera beren interesen edo posibilidadeen arabera inplikatuaz, konpromisoz baina inor behartu gabe, izan behar zela iruditzen zitzaigun.


Zehatzago esanda:
  • Saio bakoitzeko, boluntarioa izango den arduradunak, bilkuran lantzeko materialea, jokuak etab.eramango luke. (ez da derrigorrezkoa boluntarioa izatea baina behin baino gehiagotan nahi izanez gero,aukera hori dago)
  • Biltzeko tokia ibiltaria izango da edo izan liteke (bazkideen nahiaren arabera)
  • Hasiera batean hilabetean behin, larunbata arratsaldetan. Horrela ,nahi izanez gero, Azpeitiko taldera joateko aukerarik izango genuen.
  • Hurrengo bilkuraren data eta ordua , zein izango den boluntario-arduraduna eta ahal bada landuko den gaia, aurreko bileran finkatuko da.
  • Talde honen inguruan helbide elektronikoa zabaldu da: lepaluze@gmail.com
  • Baita “blog” bat ere, interesgarriak iruditzen zaizkigun informazioekin, “linkak” etab...http://lepaluze.blogspot.com/

Honetaz aparte beharrezkoa iruditzen zaigu ere, edozeinek askatasun osoa izan dezan bai euskeraz ,bai gazteleraz parte hartzeko aukera. Hori norberaren esku gera dadin eta inork ez dezala inor behartu azaldu duen hori itzultzen

Gurekin harremanetan jartzeko idatz iezaiguzu mezu edo komentarioren bat.
lepaluze@gmail.com

Comentarios

Entradas populares de este blog

Entre la benevolencia y la compasión

Otro modo de ver/mirar las necesidades

Árbol en algún bosque