Lepaluze Taldearen Aurkezpena
kaixo Solasaldi batean, zer egongo ote zen “......gustatuko litzaidake” delako horren atzean jakin nahian ari ginela, geure beharrak nola ezagutu eta asetu deskubritzen hasi ginen. KEB (CNV) filosofian oinarrituta eta emakume izatearen aniztasuneaz gozatzeko, emakume taldea osatzeko planteamendua sortzen hasi ginen. (elkar komunikazioaz , enpatiaz, erantzukizun pertsonalaz ,maitasunez ,samurtasunez ,...) Emakume izatearen gizarte honetako modu bakarraren estereotipo estu eta txiki honekiko emakume intsumisoak eta anitzak gara. Geure bide pertsonala aurkitzea eta garatzea nahi dugu. Taldea nola antolatu eta nola nahi genuen izan pentsatzerakoan , auto gestionatua, malgua,asanblearioa, norbera beren interesen edo posibilidadeen arabera inplikatuaz, konpromisoz baina inor behartu gabe, izan behar zela iruditzen zitzaigun. Zehatzago esanda: Saio bakoitzeko, boluntarioa izango den arduradunak, bilkuran lantzeko materialea, jokuak etab.eramango luke. (ez da derrigorrezkoa boluntarioa izatea ...